Agurra:

Kaixo, blog hau Umandi ikastolako lagunentzat egina dago. Zeurea bezala ulertu behar duzu eta bertan parte hartzen anima zaitez!!

8.3.11

Santa Maria katedrala



Atzo, Santa María katedralean egiten ari diren obrak ikustera joan ginen. Gure gidak Eztizen zuen izena eta katedralak zituen 5 problema azaldu zizkigun:

Lehenengoa, Triforioa egiteko hormak eta habeak zulatu behar izan zituzten.
Bigarren, zimenduak ez ziren nahiko sendoak katedrala eusteko.
Hirugarren, lehioak egiteko hormak zulatu zituzten eta horren ondorioz ahuldu ziren.
Laugarren, hasieran zurezko gangak zituen katedralak baina gero harrizkoak jarri zituzten eta pisua handiagoa izan zen.
Azkenik, bostgarren arazoa agertu zen "beldurrezko arkuak" kentzean, hormak ahuldu eta okertu ziren gehiago lehioekin eta triforioarekin gertatu zen bezala.

Ez genuen bakarrik bisita egin, tailer bat ere egin genuen, hemen ikus dezakezue egindako lana.
Nere ustez denak oso-oso politak geratu ziren!
Ainhoa

1 comentario:

mertxe dijo...

Oso interesgarria dirudi