Agurra:
Kaixo, blog hau Umandi ikastolako lagunentzat egina dago. Zeurea bezala ulertu behar duzu eta bertan parte hartzen anima zaitez!!
24.3.11
Ataria
Gaur martxoaren 21a udaberriaren hasieran, Salburuara joan gara 5.C taldea. Salburuara autobusez abiatu gara. 10:10ean heldu gara interpretazio zentrora. Bertan horko irakasleak ezagutu ditugu. Jarraian klasea bi taldetan banatu dute. Lehenego taldea interpretazio zentroan gelditu da.
Interpretazio zentroan, lehenengo hezeguneaz hitz egin digute. Gero bideo bat ikusi dugu Salburuan dauden animaliei buruz. Ondoren ekintza eta ondorio batzuk ikasi ditugu. Jarraian kate trofikoa ikusi dugu eta jolas bat egin dugu horri buruz. Azkenik beheko pisura jeitsi gara esperimetuak egitera: metamorfosia eta ura zer kantitatean eta nola filtratzen den.
Ordu bat eta erdietan bi taldeak berriro elkartu gara bazkaltzeko ordu biak arte. Bazkaldu ondoren klase osoa egon gara jolasten eta ahateak ikusten.
Ordu bietan, bi taldeak aldatu gara, orain guri ibilbidea egitea tokatzen zitzaigun eta besteei, berriz, interpretazio zentroan gelditzea.
Ibilbidea oso interesgarria izan da, pixka bat ibili eta gelditu gara fitxa bat betetzeko landareen izenei buruz. Ibilbidean animaliak eta landareak ikusi ditugu: oreinak, ahateak, ezpata lorea, azeri buztana, lirio...
Azkenik behatoki batera iritsi gara. Hor prismatikoekin ahateak eta beste hegaztiak ikusi ditugu: basahatea, zingira mirotza, koartza, txirritxo txikia... gero fitxa bat bete dugu eta bueltatu gara interpretazio zentrora (Ataria) eta handik Umandira.
IKER D ETA IKER R
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
4 comentarios:
Se ongi egon ginen Salburuan:oreineki, hegaztiekin...
ARGAZKI GEHIAGO DAUDE SALBURUA PARKE POLITARENA ,GUREAK BAINO JEJEJEJ
Ondo pasa zenuten eee...
A zer enbidia, joee!!
BUA ERREPIKATU EIN BEHAR DUGU!!!!
OSO ONDO PASA GNUEN MAJOS ETA MAJAS
Publicar un comentario